Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

Minbizia duten adingabeei laguntzeko asmoz dator Ausarta Eguna Lekeitiora

Aspanovas elkarteak goiz guztiko egitaraua antolatu du zapaturako [ekainak 14], minbizia duten umeen alde: "Minbizia duten adingabeen familiekiko konpromisozko keinu kolektiboa da".

Ausarta Egunaren aurkezpena, Lekeition Joan den ekainaren 2an egin zuten egunaren aurkezpena, Lekeition.Lekeitioko Udala
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/06/10

Festa solidarioan murgilduko dira zapatuan [ekainak 14] Lekeition. Aspanovas elkarteak Ausarta Eguna ospatuko du herrian, minbizia duten Bizkaiko adingabeei laguntzeko asmoz. Festa bakarrik ez, aldarrikatu, elkartasuna adierazi eta ume nahiz familiei laguntzeko eguna izango da zapatukoa.

Bi helburu argia ditu egitasmoak: herritarrak mobilizatzea minbizia duten ume eta nerabeen familiei laguntzeko eta Aspanovasi Ausartak Arreta Integraleko Espaziorako dirua biltzen laguntzea. Azken hori minbizia duten Bizkaiko adingabeen ongizate fisikoa eta emozionala bermatzea ahalbidetuko duen “funtsezko proiektua” da, “gaixotasunaren unerik gogorrenetan arreta integrala eskainiz”. Hala, bildutako guztia izango da espazio horretarako, “ezinbesteko lekua baita minbizia duten Bizkaiko ume eta nerabeen eta haien familien ongizate fisiko eta emozionala bermatzeko”.

Nabarmendu dute Ausarta Eguna “jaia baino askoz gehiago” dela: “Bizkaiko minbizia duten adingabeen familiekiko konpromisozko keinu kolektiboa da. Ikasteko, partekatzeko eta Bizkaiko familia askoren bizitza aldatuko duen proiektu baten eraikuntzan laguntzeko aukera paregabea da. Izan ere, elkarrekin egiten dugun urrats bakoitzak gehiago hurbiltzen die ongizatea eta zaintza integrala gehien behar dutenei”.

Hala, denetariko ekintzak edukiko dituzte familien goiz guztian; musika, ikuskizunak, puzgarriak eta jolasak ez dira faltako. Bazkaritarako, ostera, La Salve, La Gilda del Norte eta Balmasedako Putxeren Kofradiaren lankidetzari esker, bazkari solidarioagaz gozatu ahal izango dute. Aspanovasek “biziki” eskertu nahi izan du Lekeitioko Udalaren eta BFAren babesa, eta baita Biobizz Foundation, Maier eta Cikautxo enpresen inplikazioa ere. Ildo beretik, “esker on berezia” eman diete Lekeitioko eskola, ikastetxe, denda, elkarte eta boluntarioei: “Hilabeteak daramatzate energia iraultzen egun handi honetarako”.

Ohorea. Lekeitioko Udalak adierazi du “ohore bat” dela eurentzat Aspanovas elkarteak Lekeition antolatzea Ausarta Eguna: “Umeen zaintza lehentasuna da udalarentzat eta egure babes eta laguntza osoa Lekeition eta Euskal Herrian minbizia duten umeentzat”. Zapatuan herriko plazara bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Egitaraua.

  • 11:00. Ausarta sariak eta Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoen ikuskizuna.
  • 12:00. Oier Magoa.
  • 12:30. Txirrist Txaranga.
  • 12:30-15:30. Puzgarriak, jolasak eta umeentzako tailerrak.
  • 13:30. Kontzertua: Unai Egia eta Saji.
  • 14:30-15:30. Bazkaria.
  • Goiz osoan. Musika, txosna eta Aspanovasen informazio gunea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.