50 lagun inguruk parte hartuko dute Aulestiko Ginkana herritarrean
Ume, gazte zein nagusientzako ginkana herritarra egingo dute Aulestin. Barikuan [ekainak 13], 17:00etan, izango dute hitzordua aulestiarrek
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak Ginkana herritarra antolatu du bigarrenez, barikuan [ekainak 13], “herritarren artean arratsalde ederra pasatzeko helburuagaz”. Ume, gazte zein nagusiei eskainitako ekintza da honakoa, eta arratsaldean zehar jolas desberdinak egingo dituzte, taldeetan banatuta. Herritarrak 17:00etan batuko dira parkean.