Ondarroako Bixikan Elkarteak Apar jaia antolatu du
Apar jaia martitzenean [ekainak 17] izango da, Ondarroako Herriko frontoian, 17:00etan.
Ondarroako Bixikan Elkarteak umeei zuzendutako Apar jaia antolatu du martitzenerako [ekainak 17]. Herriko frontoian izango dute hitzordua udalerriko umeek, 17:00etan. Apar jaian parte hartzeko gogotsu dagoen oro ongi etorria dela jakinarazi dute antolatzaileek.