Ikasturte amaierako dantza emanaldia eskainiko du Dantzartek
Bihar [ekainak 13] izango da emanaldia, Ondarroako kiroldegiko kantxan, 18:30ean.
Urtero legez, aurten ere, ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du Ondarroako Dantzarte Elkarteak. Bihar [ekainak 13] izango dute hitzordua udalerriko kiroldegiko kantxan, 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, emanaldiko sarrerak lortzeko azkenengo eguna gaur [ekainak 12] da. Kiroldegiko batzar gelan eskuratu daitezke, 17:00etatik 19:30ean.
Ondarroako Ballet eta Hip Hop dantzako ikasleek eskainiko dute emanaldia; guztira, 21 koreografia. 154 dantzarik hartuko dute parte, eta Naia Arrasate, Ainara Bento eta Maitane Uribek sortutako koreografiak dantzatuko dituzte. Ikasturtean landutako plazaratzeko eguna dela adierazi dute antolatzaileek.