Herritarrei laguntza eskatzeko asmoz Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera aterako da domekan
Domekan [ekainak 15] Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera aterako da urteroko diru-bilketa eguna ospatzera. Herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute elkartetik.
Herritarrei laguntza eskatu eta minbiziaren aurrean 203oerako %70eko biziraupena gainditzeko helburuagaz, urtero legez, kalera aterako da Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkartea domekan [ekainak 15]. “Gizartearen ekarpenari esker, ia 70 urte hauetan Elkarteak arlo onkologikoko beharrizanei erantzun ahal izan die”, adierazi dute Minbiziaren Aurkako Elkartetik. Hala, udalerriko txoko ezberdinetan diru bilketa mahaiak jarriko dituzte, diru bilketa eguna ospatzeko asmoz.
Ondarroan zazpi mahai jarriko dituzte; Zubi Berrian; Itsasaurren; Kamiñazpin; Alamedan; Arrigorri hondartzan; Artabiden; eta Aranar Sabin kalean. “Gutxi gorabehera 40 boluntariok parte hartuko dute, gizarte osoak kasua honekin bat egin dezan, dohaintzen bidez. Gainera, oraingo honetan, itsulapiko tradizionalez gain, itsulapiko digitalak ere egongo dira”.
Elkartetik jakinarazi dutenez, gaur egun, bi minututik behin minbiziaren diagnostiko bat egiten da, eta 2030erako 317.000 diagnostiko berri egotea aurreikusten dira. “Horietatik 15.500 diagnostiko baino gehiago Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian izan dira, eta kopuru horretatik 8.000 baino gehiago Bizkaian. Minbizia munduko arazo soziosanitario garrantzitsuena da. Aurreikuspenen arabera, bi gizonetik batek, eta hiru emakumetik batek edukiko dute minbizia beren bizitzan zehar”.