Sanpedroetako bazkari herrikoirako izen ematea, zabalik
San Pedro jaien ospakizun egitarau barruan, munitibartarrek bazkari herrikoia egingo dute, herriko plazan ipiniko duten karpan, hilaren 28an, 14:30ean hasita. Aurretiaz, baina, izena eman beharko dute herritarrek, udaletxera jota. Horretarako azkenengo eguna ekainaren 23a (astelehena) izango da; egun horretako 14:00ak jarri dituzte epemuga modura.