"Arrakastatsuak" izan dira bakardadeari aurre egiteko film emanaldiak
Hurrengo emanaldia uda ostean egingo dute, irailaren 24an.

Barkardadeari aurre egiteko modu asko daude, eta Lekeitio Lagunkoiak, besteren artean, filmen emanaldiekin egiten die aurre. Hala, joan den eguaztenean [ekainak 11] egin zuten ikasturteko azken emanaldia: “El exotico hotel Marigold filma ikusi genuen, eta oso harrera ona eduki zuen ikusle aldetik. Bertaratu ziren 40 lagun inguruk asko gozatu zuten zahartzaroari, bakardadeari, sexu askatasunari, tabuei nahiz Indiako bizimoduari eta kulturari buruz filmean elkarbanatzen diren ikuspegiak ezagutzen”.
Gogorarazi dute hura izan zela Euskadi Lagunkoiak aholkatutako bakardadearen aurkako filmen azken emanaldia. Hala ere, hileroko saioak duen “arrakasta” ikusirik, Lekeitio Lagunkoiatik filmen emanaldiekin jarraitzeko asmoa dute. Irailaren 24an ekingo diete berriro, El inconveniente filmaren emanaldiagaz, Azkue kultur etxean. Era berean, taldera batu nahi dutenek irailaren 17an edukiko dute horretarako hurrengo aukera, 10:00etan, toki berean.