Ekoizpen eta kontsumo arduratsuen inguruan hausnartu dute
Eskola Agenda 2030 udal foroa egin dute Markina-Xemeingo BeraKruz, Bekobenta eta Lea Artibai Ikastetxeetako ikasleek.

Joan den ekainaren 11n Markina-Xemeingo BeraKruz, Bekobenta eta Lea Artibai Ikastetxeetako ikasleek Eskola Agenda 2030 udal foroa egin zuten udaletxean, Markina-Xemeingo Udaleko eta herriko Lagunkoia taldeko kideekin batera. Jakitera eman dutenez, aurten ekoizpen eta kontsumo arduratsuak landu dituzte, Garapen Jasangarrirako hamabigarren helburuaren baitan: “Gai horren inguruan egindako lanketa eta ateratarako ondorioak azaldu dituzte ikasleek. Horrez gain, hainbat proposamen eta iradokizun egin dizkiote udalari. Udaletik eskerrak ematen dizkiegu gai interesgarri eta beharrezko honen inguruan egindako lanagatik”.

Eskola Agenda 2030 udal foroa, Markina-Xemeinen.Markina-Xemeingo Udala