Harrera "oso ona" izan du Ondarroako Gau Liriko Koralak
Kantaize abesbatzak, Leire Gomez Aristondo sopranoagaz, eta Itziar Barredo errepertoristagaz batera Gau Liriko Korala deituriko kontzertua eskaini zuen zapatuan [ekainak 14], Ondarroako Andra Mari elizan.

Ondarroako Andra Mari eliza Gau Liriko Korala kontzertuagaz gozatzeko prest zegoen publikoagaz bete zen zapatuan [ekainak 14]. Ondarroako Kantaize abesbatzak, Leire Gomez Aristondo sopranoak eta Itziar Barredo errepertoristak eskaini zuten kontzertua, eta Gomezek “oso ondo” joan zela nabarmendu du: “Asko gozatu nuen abesten, eta harrera oso ona izan zuen kontzertuak; gainera, publikoak, pozik zirudien. Oso pozik gelditu gara emaitzarekin. Jende aldetik ere, nahikotxo bete zen eliza”.

Argazkia: Iker Bilbao.