221 ikasle batu zituen eskolarteko Errubi Topaketak Mutrikun
Eskolarteko Errubi Topaketetan Debako Luzaro ikastetxeko, Mutrikuko Goizeko Izarrako eta Samielako, eta Ondarroako Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri ikastolako ikasleak batu ziren.
Errubi topaketak egin zituzten pasa den astean, Mutrikun. Mutrikuko Errubi Taldea. Urteroko eskolarteko Errubi Topaketak ospatu zituzten pasa den eguenean [ekainak 12] Mutrikun, udalerriko errubi taldeak antolatuta. Bertan batu ziren, Debako Luzaro ikastetxeko, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolako eta Samiela Ikastetxeko, Ondarroako Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasleak. Guztira, 221 aritu ziren errubi-tag modalitatea praktikatzen.
Ondo pasatzeaz gain, kirol berria ezagutzeko aukeraren garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek, eta urtero legez, hirugarren denborarekin amaitu zuten eguna. Mutriku Errubi taldetik jakinarazi dutenez, datorren denboraldian errubia probatu nahi duenak eguenetan izango du aukera horretarako, eta informazioa nahi duenak mutrikuruby@gmail.com helbidera idatzi dezake.

Argazkia: Mutriku Errubi taldea.