Mikel Pagadigaz 'Bisita' liburuaren inguruko solasaldia egingo dute
Ekainaren 27an Irakurketa Txokoa egingo dute Etxebarriko kultur aretoan.
Etxebarriko Irakurketa Txokoaren hurrengo saioa ekainaren 27an egingo dute, eta oraingoan Mikel Pagadiren Bisita liburua izango dute hizpide. 18:30ean elkartuko dira kultur aretoan, eta idazlea bera ere bertan izango da. Liburua irakurri nahi dutenek Etxebarriko liburutegian dago eskuragarri.