Josebe Astigarra Lete Mutrikuko alkate ohia zendu da
Josebe Astigarraga Lete Mutrikuko alkate izan zen 2007tik 2011ra bitartean, EAJ ordezkatuz.

Josebe Astigarraga Lete Mutrikuko alkate ohia zendu da gaur. 2007tik 2011ra bitartean Mutrikuko alkate izan zen. Estanis Osinalde alkatea zendu zenean, Mutrikuko EAJren taldeak aukera ezberdinak jarri zituen mahai gainean Osinalderen lekua ordezkatzeko, eta azkenean Josebe Astigarraga aukeratu zuen alkate gisa. Momentu hartan, Astigarraga Mutrikuko alkateordea eta Ogasun zinegotzia zen.
Mutrikuko Udaletik Astigarragak egindako lana eskertu dute: “Mutrikuko alde egindako lanagatik, herritar guztien esker onez”.