Odol emaileen autobusa lehen aldiz Ispasterrera helduko da
Odol emaileen autobusa Ispasterrera helduko da barikuan [ekainak 20] lehen aldiz. Udalak eskaera egin ostean, barikuan 17:00etatik 20:00etara odola emateko aukera izango dute ispastertarrek eta inguruko herrietako herritarrek. Autobusa frontoiaren ondoan kokatuko dute eta udaletik bertaratzeko eta parte hartzeko deia egin dute.