Lekittoko Deabruak taldeak Euskal Herriko lehenengo umeen taldea aurkeztuko du ekainaren 30ean, San Pedro Txiki egunean. Diotenez, "betidanik" izan dute umeen taldea sortzeko gogoa, eta orain arte ez dituzte baldintza egokiak izan taldearen desira egi bihurtzeko. Aurrera begira, pausoak «ondo eta sendo» eman nahi dituzte.
Berriatuan, Mutrikun, Artan (Ziortza-Bolibar) eta Barinagan (Markina-Xemein) prest daude San Pedro jaiei hasiera emateko.
259 lagun batuko dira Dinamartxan; 183 bizikletan, eta 76 oinez. Ondarroako Udalak neurri "bereziak" hartu ditu Zapato Azulerako.
Zapatuan [ekainak 28] hasi eta lau egunez ez dute etenik izango San Pedro jaiek Lekeition. Arrantzaleen patroiagaz gogoratu, eta tradizioz betetako jaiak dituzte aurretik lekeitiarrek, baina, berrikuntzak ere egongo dira tartean. Erraldoien Topaketa, Lekittoko Deabrutxuen Correfoca, danborrada herrikoia, herriko taldeen kontzertuak nahiz umeentzako ekintzak egongo dira aukeran. Kaxarranka Olatz Marurik dantzatuko du.
Lekeitioko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Erraldoien Topaketa egingo du zapatuan [ekainak 28] Lekeition, San Pedro jaien baitan. 11:00etan plazan egongo dira ikusgai erraldoiak, eta ostean kalejira eta dantzak eskainiko dituzte: "Ikusgarria izango da".
Udaletik gogoratu dute izena eman behar dela.