Mikel Arrasate lekeitiarrak Donostiako triatloia irabazi du
Duela astebete Sprint modalitateko Euskadiko Txapeldun izendatu ostean, domekan [ekainak 29] lehen aldiz irabazi du Onditz Memoriala.

Mikel Arrasate lekeitiarrak iazko arantza ateratzea lortu du, eta lehen aldiz Donostiako Onditz Memoriala irabazi zuen atzo [ekainak 29]. Lekeition bertan duela astebete Sprint modalitatean Euskadiko Txapeldun izendatu eta gero, orain Donostiako triatloia irabazi du. 20 urteko gazteak beste behin txirrindularitzako eremuan oinarritu du bere garaipena. Igeriketako tartean galdutako denbora berreskuratu bakarrik ez, ia bi minutuko zuloa zabaldu zuen 40 kilometroko ibilbidean. Gero, korrikakoan tartea mantendu zuen helmugan 1:55:07ko denbora ezarriz, bigarrena minutu batera utziz.