Antolatzaileak "pozik" daude XVII. San Migel Rallysprintak izandako erantzunarekin, eta laguntzen aritutako boluntarioak eskertu dituzte EMEko eskuderiatik.
Lekeition, Berriatuan, Munitibarren, Markina-Xemeingo Barinagan, Ziortza-Bolibarko Artan eta Mutrikun ospatu dituzte sanpedroak. Beroa ez da aitzakia izan jaietan murgiltzeko, eta denetan ere, ekitaldiak "oso ondo" joan dira.
Mutrikuko Galdonamendi auzoak hartu zituen Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren gizonezkoen 600 Kg-ko eta emakumezkoen 540kg-ko 2.jardunaldiak. Gaztedik lortu zituen kategoria bietako lehen postuak. Etxeko taldeak "oso gustora" aritu zirela nabarmendu du.
Saguzarrak ezagutzeko jarduera antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak uztailaren 4rako [barikua]. Doakoa eta publiko orokorrari irekia izango da.
11:50ean gertatu da istripua, BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo saihesbidean. Bidea guztiz itxita egon den arren, errei bat zabalik dago jada.
Alex Goitia-Imanol Lopez eta EƱaut Urreisti-Thibault Basque bikoteek Markina-Xemeingo Grand Slamerako finalerdietara sailkatzea lortu dute, ligaxkako hirugarren jardunaldiko partiduak poltsikoratu ondoren.
Bost lanen artean Eva Eizagirre Urkiolarena aukeratu du epaimahaiak. Hala, Eizagirren 400 euroko ordainsaria eskuratu du.
Iragan Nazioen Ligan Euskal Selekzioaren koloreak defendatutako puntistek Berriatuko Mendibarrenen jokatu zuten domekan [ekainak 29].
Duela astebete Sprint modalitateko Euskadiko Txapeldun izendatu ostean, domekan [ekainak 29] lehen aldiz irabazi du Onditz Memoriala.
Bizkaiko nekazarien sindikatuaren (EHNE-Bizkaia) ekimenez, Maribi Ugarteburu amorotarrak 'Erein, borrokatu, bizi' liburua idatzi du. Hamar emakumek baserritarren mugimenduan utzitako arrastoak bildu ditu.
Domekan [ekainak 29] Granadan lehiatu zuen Burgos BH taldeko lekeitiarrak, baina zortea ez zuen alde izan.