Martin Deuna ospatzen ari dira ispastertarrak
Gaur [uztailak 4] baselizaren inguruan elkartu dira herritarrak, goizean zein arratsaldean.

Ispasterko Udaleko Jai Batzordeak, ohitura zaharrei jarraituz, beste urte batez Martin Deuna ospatu du gaur [uztailak 4], baselizaren inguruan. Ohi bezala, mezagaz eman diote hasiera egunari eta denborak aurrera joan ahala gero eta jende gehiago elkartu da. Mirari Azkuneren trikitixa ikasleek eta panderojoleek girotu dute eguerdia beraien doinuekin. Ondoren, Abel de Vicente de Diegok erakustaldia eman du motosierrarekin.
Arratsaldean, berriz, Mus eta Briska txapelketak jokatuko dituzte, bikotea bakoitzak 20 eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Sariei dagokionez, lehen sailkatuek txapela eta batutakoaren %50 irabaziko dute, bigarrenek garaikurra eta batutakoaren %30 eta hirugarrenek garaikurra eta %20.




























