Aurten, plazabarripean ere paellak egiteko tokiak jarri dituzte.
Markina-Xemeingo Iturreta auzoko bizilagunek sankristobalak ospatuko dituzte asteburuan, eta ez dira herri kirolak eta herri bazkaria faltako.
Gaur [uztailak 4] hasi dute bigarren itsas erronka feminista Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feministako kideek.
Berriatuko Erraldoien Konpartsak Lami eta Maruren liburua argitaratu du. Duela urtebete San Gregorio jaietan kalera atera eta gero, San Pedro jaietako Umeen Egunean aurkeztu dute liburua. Maribel Aiertzak idatzi du eta Irrimarrako Karmele GorroƱok egin ditu ilustrazioak. Udaletxean dago salgai.
Gaur [uztailak 4] baselizaren inguruan elkartu dira herritarrak, goizean zein arratsaldean.
Txakurren ongizatea erdigunean hartuta, Maite Arkotxa Roblesek sortu berri du Lasai Leku. Bertan, hamar txakurrentzako erresidentzia eta eguneko zaintza zerbitzua eskaintzen ditu Arkotxak.