"Oso ondo" joan dira Amorotoko San Martin jaiak
Jai batzordeak esan duenez, ez da ez istilurik ez erasorik salatu, eta jaien balorazio "oso ona" egin dute.
Jai batzordeak esan duenez, ez da ez istilurik ez erasorik salatu, eta jaien balorazio "oso ona" egin dute.
Jai gogoz zeuden herritarrak, eta horren adierazgarri izan dira aurtengo San Martin jaiak Amoroton. Jai batzordeko kideek jaien balorazio “oso ona” egin dute: “Ez da egon istilurik ezta borrokarik ere, eta puntu morean ez dugu jaso salaketarik”. Kontzertuak ere “oso ondo” joan direla adierazi dute: “Pila bat gustatu ziren kontzertuak. Kaparrakekin, esaterako, plaza goraino bete zen, eta giro ona ipini zuten”.
Atzo [uztailak 6] Mus eta Briska txapelketekin amaitu zituzten jaiak, eta musean Mikelek eta Patrik irabazi zuten.
Zapatua [uztailak 5] izan zen, zalantzarik barik, egun garrantzitsuetako bat. Herritarren Eguna ospatu zuten, eta paella lehiaketa plazatik frontoira lekualdatuta, 250 lagun aritu ziren paellak prestatzen. Kuadrila irabazlea, ostera, bakarra izan zen: Basurdak. Bigarren geratu ziren Jokoz Kanpo kuadrilakoak, eta hirugarren, Lorriñek kuadrilako kideak. Iluntzetik aurrera aldiz, jende ugari elkartu zen Amoroton, hainbat kontzertutaz gozatzeko.
[HERRITARREN EGUNEKO ARGAZKI GALERIA]
Barikuan [uztailak 4] ere musikak tokia izan zuen arren, bestelako ekintzak ez ziren falta izan. Esaterako, eguerdian urteroko Arta Nagusi dantza taldearen emanaldia egon zen, eta arratsaldean, ostera, krono igoera egin zuten; Izaskun Abaroak eta Bingen Zatikak irabazi zuten. 18 urtez azpikoetan, ostera, Ekain Larrondo izan zen irabazlea.
Jubilatuek eta umeek ere eduki zuten euren eguna, eta eguena [uztailak 3] izan zen hura. Hala, nagusien bazkaria nahiz umeentzako jolasak egon ziren egun guztian zehar: “Umeak gelditu gabe ibili ziren, eta oso gustura. Osteko erromerian ere oso ondo pasatu zuten. Jubilatuen bazkaria ere ondo joan zen”.
Jaiak eguazten [uztailak 2] iluntzean Txan Txun Txunen igoeragaz hasita eta bost eguneko egitarauaren ostean, agurtu dituzte aurtengo San Martin jaiak amorotarrek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut