Eskaintza kultural ugaria, Txatxo Txiringitoan
Gaur [uztailak 9] Aitona Zittalak taldearen kontzertua egongo da. Horren ostean, uztailean beste bost kontzertu egongo dira, eta abuztuan, beste sei. Besteren artean, uztailaren 16an Nabil taldea, abuztuaren 4an Akustikaia eta 10ean Biren igoko dira oholtzara.
Heldu da uda, eta horrekin batera, heldu dira udako txiringitoetako kontzertuak ere. Ugariak dira txiringitoak Lea-Artibaiko kostaldean, eta horietako bat da Lekeitioko Txatxo Txiringitoa ere. Aurtengoan, hamalu musikari ariko dira bertan kontzertuak eskaintzen; kontzertu denak Lekeitioko plazan izango dira.
Igaro dira jada maiatzaren 3an Three Killer Zombies eta uztailaren 2an William taldeek eskainitako kontzertuak, eta gaur [uztailak 9] izango da hirugarrena: Aitona Zittalak. Gaurkoaren ostean, kontzertuek ez dute etenik izango. Uztailak beste bost kontzertu ekarriko ditu. Uztailaren 14an Viva Vermut talde bilbotarraren txanda izango da, eta uztailaren 16an, aldiz, etxeko talde bat igoko da oholtzara: Nabil. Talde formatura itzulita, Loraila euren zortzigarren lana aurkeztuko dute herritarren aurrean. Jarraian, uztailaren 20an Twim Room, uztailaren 23an, PinkTonik eta uztailaren 30ean Agua en Marte taldeen txanda izango da.
Abuztuaren 4an, aldiz, etxeko beste talde baten txanda izango da: Akustikaia. Euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez, abestien bertsioak eskaintzen dituzte lekeitiarrek. Euren erreleboa abuztuaren 6an Space Jam taldeak hartuko du, eta abuztuaren 10ean, Biren talde ondarrutarrak. Udako azken hiru kontzertuak, ostera, abuztuaren 13an JAC & Urbil Artola, abuztuaren 18an Rojo cancionero eta abuztuaren 20an Malatestta taldeenak izango dira.
Kontzertuak.
- Gaur, uztailak 9. Aitona Zittalak.
- Uztailak 14. Viva Vermut.
- Uztailak 16. Nabil.
- Uztailak 20. Twin Room.
- Uztailak 23. PinkTonik.
- Uztailak 30. Agua en Marte.
- Abuztuak 4. Akustikaia.
- Abuztuak 6. Space Jam.
- Abuztuak 10. Biren.
- Abuztuak 13. JAC & Urbil Artola.
- Abuztuak 18. Rojo cancionero.
- Abuztuak 20. Malatestta.