Markina-Xemeingo Udalak auzo batzarrak egingo ditu domekatik aurrera
Hiru astez egingo dituzte batzarrak. Lehenengoa domekan [irailak 7] izango da: Goierri, Santutxu eta Arretxinagako auzotarren txanda izango da.
Azken urteetan egindako pausuak jarraituz, aurtengoan ere auzo batzarrak egingo ditu Markina-Xemeingo udal gobernuak. Adierazi dutenez, herriko landa auzoetako errealitateak ezagutu eta bertako arazo eta eskaerei urteroko jarraipena egitea da asmoa. Era berean, helburua udaleko kideak herritarrekin aurrez-aurre egotea ere bada: “Udalaren plangintzari buruzko iritziak trukatu eta zalantzak argitu nahi dira bilera hauekin”.
Horretarako, zortzi batzar egingo dituzte. Iaz lehenengoz herrigunean ere batzarra egin zuten, eta aurten ere egingo dute; gogorarazi dute herrigunetik gertu dauden baserrietako herritarrak ere deituta daudela batzar horretara. Hala, hiru astez egingo dituzte batzarrak, eta domekan [irailak 7] 12:00etan izango da lehenengoa: Goierri eta Santutxuko bizilagunak Satzu landetxean elkartuko dira, eta Arretxinagakoak, ermitan.
Hurrengoak, irailaren 12tik 14ra egingo dituzte. Irailaren 12an 18:00etan egingo dituzte batzarrak, Barinagako elkartean eta Amalloko eta Urberuagako elkartean. Irailaren 13an, aldiz, Atxondoako auzotarren batzarra egingo dute, 12:00etan, Axpe Sagardotegian. Egun berean 18:00etan egingo dute Iturreta auzoko batzarra, elkartean. Irailaren 14an 12:00etan izango dira batzarrak, Larruskaingo auzotarrena elkartean eta Inpernuserrakoena, San Martinen.
Hirugarren eta azken astean, hiru batzar egingo dituzte: irailaren 18an, 18:30ean, herriguneko batzarra egingo dute Esperantza aretoan; irailaren 19an, 18:00etan, Meabeko batzarra, ermitan, eta irailaren 20an, 12:00etan, Iruzubietakoa, auzoko ermitan.
Auzo batzarrak.
- Irailak 7, domeka, 12:00etan.
- Goierri eta Santutxu: Satzu landetxean.
- Arretxinaga: ermitan.
- Irailak 12, barikua, 18:00etan.
- Amallo eta Urberuaga: elkartean.
- Barinaga: elkartean.
- Irailak 13, zapatua.
- 12:00etan.
- Atxondoa: Axpe Sagardotegian.
- 18:00etan.
- Iturreta: Elkartean.
- 12:00etan.
- Irailak 14, domeka, 12:00etan.
- Larruskain: elkartean.
- Inpernuserra: San Martinen.
- Irailak 18, eguena, 18:30.
- Herrigunea: Esperantza aretoan.
- Irailak 19, barikua, 18:00.
- Meabe: ermitan.
- Irailak 20, zapatua, 12:00etan.
- Iruzubieta: ermitan.