Martxan da etxeko hondakinak frakzioka bereizita ateratzeko kanpaina
Lea-Artibaiko Mankomunitateak Bereizi, irabazi eta aurreztu! kanpaina jarri zuen martxan, eta kanpaina honen baitan zenbat jarduera antolatu ditu. “Lea-Artibaiko Mankomunitateak etorkizuna eraikitzeko erronka estrategikoa du eta, horretarako, hondakinen bilketan aurrerapausoak ematea funtsezkoa da. Ez soilik kostuak murrizteko, baita egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat bizi-kalitate hobea bermatzeko ere”. Hala, etxeko hondakinak frakzioka bereizita ateratzeko kanpainaren barnean, urriaren 17ra bitartean, Vermican enpresako langileak etxez etxe ibiliko direla zehaztu dute, hondakinen inguruko informazioa biltzen. Langileek akreditazio txartela eramango dutela ere gogorarazi du Lea-Artibaiko Mankomunitateak.