Barikuan irekiko dizkiote ateak Anaiarte danborradaren ibilbidea islatzen duen argazki erakusketari
Danborradaren 25. urteurrena dela eta, argazki erakusketa antolatu du Anaiarte Elkarteak. Bihar irekiko dizkiote ateak, eta irailaren 13ra [zapatua] arte egongo da ikusgai Zabiel Kultur Etxean.
Anaiarte Elkarteak Galbaixo bezperan [irailak 13] antolatzen duen danborradak 25 urte beteko ditu aurten; hori dela eta, argazki erakusketa antolatu du elkarteak. Bihar [irailak 5] emango diote hasiera Zabiel Kultur Etxean egongo den erakusketari, eta bertan, danborradan parte hartu izan duten 85 urtetik gorako 21 lagun omenduko dituzte.
Erakusketa zabalik egongo da irailaren 13ra [zapatua] arte; astelehenetik ostiralera 12:00etatik 13:30era, eta 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu eta domekan 12:00etatik 14:00etara.