Euskal dantzen ikastaroa eskainiko du Kresalak
Izena emateko azken eguna martitzena [irailak 9] da.
Ondarroako Kresala kultur elkarteak euskal dantzen ikastaroa eskainiko du irailetik aurrera. 14 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da, eta barikuetan 19:00etan emango dute ikastaroa. Kofradia Zaharreko hirugarren pisuan elkartuko dira irailaren 12tik aurrera.
Hala, parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 9ra eman beharko dute izena, kresalaondarru@gmail.com helbidera idatziz edo 639 34 97 54 telefonora deituz. Kresalako kideek adierazi dute gutxienez sei laguneko taldea izan beharko dela ikastaroa eman ahal izateko.