Zapatuan udako merkatu txikia egingo dute Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari elkarteak udako merkatu txikia egingo du etzi [irailak 6]. 09:30etik 14:30era Arkupe aurrean egingo dute merkatua, eta 2025eko outlet feria izango da; herriko establezimendu ugari hartuko ditu merkatuak. Jakitera eman dutenez, euria eginez gero Plazabarripera lekualdatuko dute merkatua.