'Rotaflex' potinak emango dio hasiera Antzar jokoari
12:00ak jota hasi da Antzar jaia Lekeition. Guzitra 106 potinek parte hartuko dute; 'Rotaflex' ontziak irekiko du lehia, eta 'Txitxiñak' emango dio amaiera.

Goizeko orduetatik jai giroa nabari da Lekeition. Txistularien doinuek Lekeitoko txoko guztiak hartu ondoren, oholtzara igo bezain pronto eman diote hasiera Antzar egunari. Harrapatzaileak banan-banan igo dira eszenatokira, pisatu eta zozketako zenbakia hartzera.Â
Guztira 106 potinek hartuko dute parte gaurko Antzar jokoan, eta horietatik izango dira 72 lekeitiarrak eta lea-artibaitarrak. Zigortutakoak ere izan dira gaurkoan, eta horietako bat da azken aterako den potina: Txitxiñak. Bestalde, lehia irekiko duen potina Rotaflex izango da. 16:00etan emango diote hasiera Antzar jokoari, baina bitartean, jai girorik ez da faltako Lekeition.Â