Irailaren 14ko manifestaziorako autobusa aterako du Ernaik Lea-Artibain eta Busturialdean
Irailaren 14an Ernaik Donostian egingo duen manifestaziorako autobusa egongo da. Lea-Artibai eskualdean Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroatik pasako da autobusa, eta Busturialdean Gernika-Lumotik aterako da.
Ernaik Zarautzen egindako agerraldia. Ernai (Youtube) Ekin eta bultza askatasunera! lelopean manifestazio nazionala egingo du Ernaik domekan [irailak 14], Donostian, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte betetzen diren honetan. Hala, Lea-Artibai nahiz Busturialdeko Ernaik autobusak atera ditu domekarako. Mobilizazioa 13:30ean hasiko Bulebarretik.
Lea-Artibaiko autobusean apuntatzeko Lekeitioko Galarrena tabernan, Ondarroako Anaitasunan eta Markina-Xemeingo Opelan eman beharko da izena. Langileek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta langabetuek 10 euro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez autobusa 10:30ean aterako da Lekeitioko geltokitik, 10:55ean pasako da Markina-Xemeindik, eta 11:20an Ondarroako Mesonanatik. Buelta, 19:00etan egingo dute Donostiatik.
Busturialdeko autobusari dagokionez, izena emateko Instagrameko @ernaigernika kontura idatzi, eta 10 euro ordaindu beharko dira. Autobusa 10:30ean aterako da Saraspetik, eta 18:30ean bueltatuko da Gernika-Lumora.
Ernaik mobilizazioarekin bat egiteko deia egin du: “50 urte pasa dira Txiki eta Otaegi erail zituztenetik. Erregimen frankistaren unerik gogorrenetan herri hau bere askatasunaren alde ezker eskuin astindu izanagatik fusilatu zituzten. 50 urte beranduago, gazteok gure etorkizunaren alde borrokan jarraitzen dugu. Gure belaunaldiak, ekarpena egin behar diogu borroka honi. Zapalkuntza guztien gaindipena helburu, independentziarantz bultzatzen jarraitzeko unea da. Ekin eta bultza askatasunera!”.