Umeentzako irakurketa kluba egongo da Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian
Irailaren 29an eta urriaren 6 eta 13an izango dira saioak, Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian.
Irakurketaz eta literaturaz gozatzea helburu, umeentzako irakurketa kluba jarri du martxan aurten ere Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegiak. Bi talde osatuko dira honetarako; hiru urtetik bost urtera bitarteko umeekin bat, eta sei urtetik zortzi urtera bitartekoekin bestea.
Bi taldeek data berdinak izango dituzte: irailaren 29a, urriaren 6a eta urriaren 13a. Txikienen ordua 17:00etatik 18:00etara izango da, eta nagusiagoena 18:00etatik 19:00etara. Biak ala biak udal liburutegian izango dira. Gehienez hamabost umeko taldeak izango dira, eta aurretiaz izena eman beharko da udal liburutegian edo 94 683 33 43 telefonora deituta.