Zugarramurdi bisitatu dute 25 ziortza-bolibartarrek
Kanpape jubilatuen elkarteak antolatu du irteera; "oso ondo" joan dela adierazi dute.

Egun guztiko irteera eduki zuten zapatuan [irailak 13] ziortza-bolibartarrek. Kanpape jubilatuen elkartearen eskutik, Zugarramurdi eta inguruak ezagutzera joan ziren, eta egun ederra igaro zutela adierazi dute: “25 lagun joan ginen irteerara, eta oso ondo joan zen eguna”. Besteren artean, Kobak eta Sorginen Museoa ikusi zituzten, eta Azketa jatetxean bazkaldu ostean, Bera ere bisitatu zuten.