Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

Arte eszenikoak erdigunean jarriz, egun guztiko egitaraua antolatu du Ondarroako Gazte Asanbladak

Domekan [irailak 21] izango dute hitzordua arte eszenikoekin. Eguna dantza garakideko tailerrarekin hasiko dute.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/09/17

Arte eszenikoa lehen lerrora ekarrita emango diote hasiera ikasturteari Ondarroako Gazte Asanbladako kideek. Izan ere, uda osoko jardunaren osteko atsedenaren ondoren, “indartsu” dator asanblada. Hala, arte eszenikoa erdigunean jartzearen beharra azpimarratu dute asanbladatik: “Musika eta kontzertuak ohikoak dira gaztetxeetan, baina arte eszenikoen formatua askotan ez dago gaztetxeen azpiegiturara moldatuta, ezta alderantziz ere. Ondorioz, arte eszenikoari lotutako eskaintza gutxi dago gaztetxeetan, eta gazteok ez ditugu gogoan izaten. Beraz, asanbladatik arte eszenikoak, batez ere datza eta antzerkia, erdigunean jartzearen garrantzia azpimarratu ondoren, egun guztiko eskaintza antolatu dugu”. 

Zentzu horretan, goizetik iluntzera arteko egitaraua egongo da domekan Ondarroan. Goizean dantza garaikideko tailerragaz hasiko dute eguna Guzur Etxean, eta ondoren, mahaingurua egongo da gaztetxean: “Eguna izaera politikoz bustitzeko, arte eszenikoen potentzialtasun politikoari buruz hausnartuko dugu mahainguru formatuan. Bertan, Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorriko diren hiru artistek hartuko dute parte”. 

Eguerdian, gaztetxean batuko dira bazkaltzeko, eta ostean, bi ikuskizun egongo dira; batetik, Nabiga Kolektiboaren Nundik abiatu inora antzezlana, eta bestetik, Enbata-Aldizkari Bizia kolektiboaren Enbata Urraska lana. Lehenengoa, 17:00etan hasiko da Latxanbre Enparantzan, eta bigarrena, gaztetxean egongo da, Nabiga Kolektiboaren antzezlana amaitu ondoren. “Adin guztietako herritarrak parte hartzera animatzen digutu, gutxitan izaten baita kalean mota honetako eskaintza kulturalaz gozatzeko aukera”.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, goizeko dantza tailerrean eta bazkarian izena eman beharko da Ondarroako Gaztetxearen sare sozialetatik zabaldutako galdetegian. Barikura [irailak 19] arte egongo da aukera apuntatzeko. 

EGITARAUA

  • 10:00. Dantza garaikideko tailerra, Guzur Etxean.
  • 12:00. Mahaingurua: Arte eszenikoen potentzialtasun politikoa gaur egun. Gaztetxean
  • 14:30. Bazkaria, gaztetxean.
  • 17:00. Nabiga Kolektiboaren Nundik abiatu inora antzezlana, Latxanbe Enparantzan.
  • Ondoren. Enbata-Aldizkari Biziaren eskutik Enbata Urraska antzezlana, gaztetxean. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon ia 7.000 etxebizitza huts daudela ondorioztatu du udalak ikerketa baten bidez

Kultura, Bizkaia

Niko Etxartek bi omenaldi kontzertu emango ditu azaroan

Ekonomia, Bizkaia

Migratzaileek eusten diete dendei Bilbon: hiru merkatari berritik bat atzerritarra da

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko industriak eutsi egin dio jarduerari, «merkatua hoztu den arren»

Euskal Herria, Bizkaia

Lamiakoko itsasadarraren azpiko errepidea egiteko dirua inguruko ikastetxeetara bideratzeko eskatu dute sindikatuek

Bizkaia, Euskal Herria

«Animaliekiko errespetua» sustatzen duen hiri bihurtu nahi dute Leioa

Euskal Herria, Bizkaia

Zinpeko epaimahai batek epaituko ditu Artxandako hilketaren harira auzipetutako bostak

Euskal Herria, Bizkaia

Eneritz Argintxonaren bi hiltzaileei 48 urteko kartzela zigorra ezarri diete

Ekonomia, Bizkaia

Bateriak eta eguzki panelak uztartzen dituen ontzigintza, Eusko Jaurlaritzak urratu nahi duen bidea

Mozoloak %73 murriztu dira Bizkaian azken hogei urteetan

Euskal Herria, Bizkaia

Urpekari baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan

Bizigiro, Bizkaia

Ondareari soinua dario

Euskal Herria, Bizkaia

Presoen alde «indarrik handiena egiteko garaia» dela nabarmendu dute Plentziako Itsas Martxan

Euskal Herria, Bizkaia

Sopelan hiri hezegune bat sortuko dute bioaniztasuna sustatzeko

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.