Palestinaren alde elkartu dira Lea-Artibaiko ikastetxeetan
Lea-Artibaiko hainbat ikastetxetan Palestinaren aldeko ekintzak egin dituzte aste honetan, ikasle, irakasle eta familien parte-hartzeagaz.
Eskola askotan elkarretaratzeak egin dituzte ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin, Gure Haurrak Ere Badira lelopean. Beste hainbatetan lanketa egin dute ikasleekin, esaterako, Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolan. Ekintza guztien helburua, baina, bera izan da: “Egitasmo honen helburua Palestinan bizi den egoeraren inguruan kontzientzia piztea eta Israel egiten ari den genozidioa salatzea dira”.
Eguenero. Gure Haurrak Ere Badira egitasmoak ikastetxeetan eguenero elkartzeko deia egin du. Horrez gain, Berriatuko Hezkuntza Komunitateak urriaren 2an, 9an eta 16an, 16:0e0tan, elkartzeko deia luzatu die herritarrei.













