San Jeronimo eguna "goi-goitik" ospatzen dabiltza auzotarrak
Gaurko [urriak 30] egunarekin emango diote amaiera Mutrikuko San Jeronimo jaiei auzotarrek.

Zapatuan [irailak 27] eman zioten hasiera san jeronimotarrek auzoko jaiei, eta asteburua pasa ondoren, gaur [urriak 30] emango diote amaiera, San Jeronimo egunarekin.Â
12:00etarako batu dira plazan auzotarrak, ohi legez, meza entzuteko intentzioarekin. Ondoren, herri kirolen txanda izan da, eta Mikel Agirre, Bihurri, Unai Osa, Uxue Urruzuno eta Patxi Isasik hartu dute plazaren erdigunea. Mikel Agirre ondarrutarra eta Bihurri eibartarra hasi dira lehian lehenengo; aizkora hartuta, enborra azkarren zeinek moztu. Ondoren, Unai Osa ondarrutarraren txanda izan da, eta 100 kiloko zilindroarekin hiru minututan ahalik eta jasoera gehien egin behar izan ditu. Gero, Urruzuno eta Isasi atera dira plazara, ergometroan elkarren aurka lehiatzera.Â
Aurreko egunak giro “ederrean” igarota, 14:00etan egingo den errifen zozketarekin emango diote amaiera jaiei. Gainera, jan-edanerako aukera ere egongo da San Jeronimo auzoan.Â




































































