
Munitibarko Gerrikaitzen barikuan [irailak 12] hasi ziren festak, eta tortilla txapelketak eta ondorengo afari herrikoiak giro paregabea sortu zuen.

Giro aparta bizi izan da gaur Berriatuan, Aitxe Kutz jaien barruan egindako ekitaldi nagusian. Goizeko lehen orduetan umeen algarak izan dira nagusi, baina eguerdirako herritar guztien arreta puntua Ibarra futbol zelaiko inaugurazio ekitaldia izan da.

Txoko Eder elkarte gastronomikoak 36. aldiz antolatu du herrian tradizio bihurtu den marmitako lehiaketa.

“Jai batzordea irekia da, baina gehiago gustatuko litzaiguke gazte gehiagok parte hartzea, ideiak berritzeko eta jaiak etorkizunean ere indartsu mantentzeko”, azaldu dute antolatzaileek.

Falta ezineko hitzorduetan murgilduko dira Aulestin: hilaren 16an, 19an eta 21ean, mendi giro ederreko Santa Eufemia jaiak ospatuko dituzte. Aldarrietarako tartea ere egongo da, besteren artean herri txikiak bizirik gura dituztela aldarrikatuko baitute. Era berean, Aulesti Palestinak ere aldarrikapenak jaietara eroango ditu.

Berriatuan gogotsu daude jaiarekiko, eta dena prest dute udazkenari ongietorria ematen dioten jaiak ospatzeko.

Gaur [irailak 12] hasiko da zikloa, hiru organo jotzaileren inprobisazioak eta Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendiren bertsoak elkartuko dituen kontzertu batekin. Urriaren 4an Maddi Txurruka eta Pablo Fdez. Arrieta igoko dira oholtzara, eta azaroaren 15ean, Ganbara Abesbatza.