Gizaburuagako bederatzi herritarrek WOP Challengean parte hartuko dute
Urriaren 4tik 5era bitartean WOP Challenge bira solidarioa egingo da Bilbon, gaixotasun neurodegeneratiboen alde.
WOP challengean parte hartuko duten gizaburuagatarrak.Gizaburuagako Udala. Bilboko kaleak zeharkatuko ditu urriaren 4an [zapatua] eta 5ean [domeka] WOP Challenge bira solidarioak, gaixotasun neurodegeneratiboen alde. Bertan parte hartuko dute Gizaburuagako bederatzi herritarrek. “Bederatzi herritarrek bizipoza eta indarra eramango dituzte Bizkaiko zein Bilboko errepideetara”.
Arnaitz Aboitiz, Ainara Plaza, Janire Azpiazu, Unai Artetxe, Ane Uriondo, Koldobika Leniz, Jon Jauregi, Laia Artetxe eta Naia Azpiazu izango dira erronkan parte hartuko duten herritarrak. Denek bat egiten dute bira solidarioaren helburuarekin: gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua eta babesa lortzea. “Erronka ez da guretzat bakarrik, gizarte osoarentzat baizik. Elkartasunez gauza handiak lortu daitezke”, adierazi dute parte hartzaileek.
Erronka gogorra izango dela azpimarratu dute bederatziek, egunez zein gauez izango baita, baina hala ere, ilusioz beteta daudela nabarmendu dute. Gainera, Gizaburuagako Udalak lagundu die ekipamenduagaz, eta gainerako herritarrek ere babesa adierazi die: “Herri osoarena da parte hartzea”.