Bihartik etzira [urriak 3, 4 eta 5] bina partida jokatuko dituzte egunero. Gaur gaurkoz, Atainen taldea doa lehenengo postuan, 11,5 puntugaz. Bigarren, Lekueren taldea dago, 11 puntugaz.
Akordeoia lagun, jazzaren bidetik egin du bere lehenengo musika hegaldia Maite Ruiz de Erentxun musikari lekeitiarrak. Erbestearen eta sorterriaren artean sortutako zazpi abesti bildu ditu diskoan, euskal musikaren eszenara kolore berriak ekarriz.
Geodibertsitatearen Nazioarteko Eguna [urriak 6] ospatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak zapatuan [urriak 4]. Deba eta Mutriku arteko ibilaldi interpretatua egingo da, eta Flyscharen ibilbidea erdi prezioan egongo da.
Markina-Xemeinen elkartuko dira domekan [urriak 5], herriko erraldoiekin batera, Berriatuko, Mutrikuko, Bermeoko eta Leitzako erraldoiak. Guztira 150 parte hartzaile baino gehiago izango ditu topaketak.
Antolatzaileek prest daukate dena zapatuan [urriak 4] egingo den 25. Umeen Arrantza Lehiaketarako. 14:30ean emango diote hasiera, eta momentuz, 319 umek eman dute izena.
Ikasle Abertzaleak deitutako ikasle grebagaz bat egin eta Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko ikasleek, Ondarroan.
Global Sumud Flotillaren eta Gazarako Mugimendu Globalaren deiari erantzunez, Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzeak deitu ditu gaur [urriak 2] arratsaldean, besteak beste, Ondarroa, Lekeitio, Mendexa, Ispaster, Markina-Xemein, Mutriku eta Aulestin.
Markina-Xemein Lagunkoia taldeak antolatuta eta herriko eragileen babesagaz, hilabete guztirako ekintzak antolatu dituzte. Lehenengoa atzo [urriak 1] egin zuten.
Markina-Xemeingo Udalak eta Sorginzulo gaztelekuak hitzarmena berritu dute. Gaur [urriak 2] da 2025-2026 ikasturterako izena emateko azken eguna.
Organo kontzertuen baitan, zapatuan [urriak 5] hainbat haur koruk parte hartuko dute. Mikel Ansola markina-xemeindarra dago antolatzaile lanetan.
Guraso elkarteak antolatu du ekimena. 10:00etan hasiko dira erreka garbitzen