Gaur [urriak 3] egin dute 50. urteurreneko ekitaldi instituzionala Berriatuko egoitzan, bertan izan dira Imanol Pradales Lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusia, besteak beste. Bihar [urriak 4] kooperatibako Familien Eguna egingo dute.
Urriaren 11n espeleologia simulazio orokorra egingo dute Mutrikuko Kobeta leizean, eta bertan egongo dira Burumendi Espeleologia Taldeko kideak ere. Taldeko kide den Roberto Sotok segurtasunaren garrantzia azpimarratu du, eta horrez gain, talde kohesioaz eta komunikazioaz jardun da.
Taher Alik hitzaldia eskainiko du martitzenean [urriak 7], 19:00etan, Azkue Aretoan. Bertan, Israelen inguruko mitoak gezurtatuko ditu. Biharko [urriak 4] Iruñeko mobilizaziora joateko dei egin du.