Euriak ez du geldiarazi 25. Umeen Arrantza Lehiaketa
424 umek hartu dute parte gaur lehiatu den arrantza lehiaketan. Sari banaketa aurreratu egin dute eguraldiagatik.
Goizean eguzki izpiren bat ikusi bada ere, eguerdirako hasi da euri zaparrada. Hala ere, eguraldiak ez du geldiarazi Ondarroako 25. Umeen Arrantza Lehiaketa. 13:30erako bete-bete eginda zegoen Udaletxe azpia, eta hasiera baten izena emanda 319 ume bazeuden ere, guztira 424 umek hartu dute parte lehiaketan.Â
Euri zaparradagatik ibilbide motzagoa egin dute txistulariek; Musika Plazan hasi dute kalejira eta Itsasaurren amaitu. Bertara heldu bezain laster entzun da suziria, eta ume guztiak korrika atera dira, bakoitza arrantzan egiteko bere lekuaren bila. Aurten, gainera, aldaketa egon da arrantzan egiteko espazioari dagokionez, izan ere, Zubi Barritik porturainoko tartean arrantzatu beharrean, Plaiko Zubitik portu puntaraino arrantzatu ahal izan dute umeek.Â
Antolatzaileek aurreratu egin dute sari banaketaren ordua, eta 16:30erako amaitu da lehiaketa. Ondoren, epaileak arrainak zenbatu bitartean, Herribixi kolektiboaren antzerkiak alaitu du eguna.Â
Hurrengoak izan dira irabazleak:Â
- 4-8 urtekoak:
- Lehenengo postua: Luca Anchel, 25 arrain.Â
- Bigarren postua: Enara Oliveira, 19 arrain.
- Hirugarren postua: Iraitz Andrades, 19 arrain.
- 9-14 urteko:Â
- Lehenengo postua: Kimetz Amutxastegi, 30 arrain.
- Bigarren postua: Izaro Solabarrieta, 23 arrain.
- Hirugarren postua: Naia Aldazabal, 20 arrain.
- Arrain pisutsuena: Haitz Solabarrieta Gallastegi, 1200 gramoko olagarroa.Â
- Parte hartzaile gazteenen zozketako sariduna: Jon Aliri Akarregi.
Aurten, gainera, lehiaketaren 25. urteurrena ospatu dute, eta aipamen berezia egin diote urte guzti hauetan antolakuntzan ibili direnei, baita laguntza eman dien herriko komertzioei ere. Behin sariketa amaituta, eskuak beteta joan dira etxera ume guztiak, denentzako egon baita sariren bat. Belaunaldiz belaunaldi arrantzaren balioa transmitituz, datorren urteko lehiaketari begira jarriko dira antolatzaileak.Â