Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eguraldiak ez du Erraldoien II. Topaketa gelditu

Euria egin arren, Erraldoien II. Topaketa arrakastaz aurrera eroatea lortu dute markina-xemeindarrek. Guztira 150 partaide eta 400 ikusle inguru elkartu zituen atzoko [urriak 5] topaketak: "Jende ugari etorri zen, eta balorazio positiboa egin dugu".

Erraldoien II. Topaketa, Markina-Xemeinen
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/10/06

Egun handia zuten atzokoa [urriak 5] Lea-Artibai nahiz inguruetako erraldoi eta buruhandi zaleek. Izan ere, Markina-Xemeingo Erraldoien taldeak antolatuta, Erraldoien II. Topaketa ospatu zuten herrian. Guztira 150 partaide eta 400 ikusle inguru elkartu zituen egunak, eta antolatzaileek egunaren balorazio ona egin dute: “Eguraldiari begiratuta zalantza asko eduki genituen, baina azkenerako jende ugari etorri zen, bai herrikoak eta baita inguruko herrietakoak ere”.

Izan ere, goizean goiz erabaki behar izan zuten eguna zelan antolatu: “Goizean euri zaparrada ari zuen, eta hor erabaki genuen ezin zela aurreikusitako kalejira egin, ze, erraldoiak bustitzen badira hondatu egiten dira”. Hori horrela, frontoi txikia izan zen jaiaren erdigunea: “Aurretik erabakita bezala, bertan ipini genituen ikusgai erraldoiak. Osteko ekitaldia Uni frontoian egin behar genuen arren, azkenean frontoi txikian jarraitzea erabaki genuen, eta ondo joan zen”. Bertan elkartu ziren herriko erraldoien taldearekin batera Berriatuko, Mutrikuko, Bermeoko eta Leitzako taldeak ere.

Erraldoien II. Topaketa, Markina-Xemeinen

Konpartsa denak aurkeztu eta bakoitzak bere emanaldia eginda, zalantza ugari tarteko, kalejiran ateratzea erabaki zuten: “Eskertzekoa da une horretan talde guztiek erakutsi ziguten babesa. Erraldoiak ezin dira busti, eta kalejiran irtetera gindoazen unean euria hasi zen arren, denon artean aurrera jarraitzea erabaki genuen”. Hori horrela, frontoi txikian hasi, udaletxerantz joan, Babbeleko bidea hartu eta Aldaolako plazara heltzeagaz batera, emanaldia eskaini zuten konpartsek: “Hasierako zalantzen ostean segituan atertu zuen, eta jende pila bat elkartu zen kalejiran eta dantza emanaldian”. Aldaolatik Udal Arraindegirako bidea hartu zuten, Artibai kaletik, eta handik berriro frontoi txikirako bidea egin zuten. Kalejiragaz amaitzeko, denek batera Polonesa abestia dantzatu zuten: “Dena amaitu eta euria hasi zen, eta beraz, alde horretatik, oso gustura; era batera edo bestera kalejira egiteko aukera eduki genuen”.

Aberasgarria. Emanaldiaren ostean luntxean bildu ziren partaideak, eta hor ere “une politak” bizi izan zituztela adierazi dute antolatzaileek: “Talde bakoitzeko partaideok beste taldeetako erraldoi eta buruhandiak ikusi eta probatzeko aukera eduki genuen. Elkarren artean harremandu eta informazioa trukatzeko momentua izan zen, eta alde horretatik, oso aberatsa izan zen topaketa”.

Ildo beretik, erraldoien aniztasuna ere nabarmendu dute antolatzaileek: “Berriatukoek, esaterako 60kg pisatzen dituzte, eta gureak [Markina-Xemeingoak] arinenak dira. Mutrikukoak, ostera, desberdinak dira: dantzan egiteko estilo berezia dute, besoak mugitzen dituzte… Bermeokoak, ostera, gaztetxoentzako dira gehiago, ze, txikiagoak dira. Eta gero buruhandiak ere ekarri zituzten zenbait taldek, leitzarrek, esaterako. Oso aberasgarria izan zen alde horretatik ere”.

Hala, egunaren balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek: “Espero genuen jendea etortzean, baina eguraldia ikusita, zalantza piztu zitzaigun. Hala ere, jende pila bat etorri zen eta eguraldiak ere lagundu zigun. Guretzat garrantzitsuena kalejira egin ahal izatea zen, eta hori, lortu genuen. Beraz, balorazioa oso positiboa da”.

Argazkia: Markina-Xemeingo Erraldoien taldea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.