Mutrikuko eta Ondarroako Gazte Asanbladek Israelgo estatuaren suntsipena aldarrikatu dute
Mobilizazioak egin zituzten atzo [urriak 7] Ondarroan eta Mutrikun, bi herrietako gazte asanbladek deituta.

Israelgo estatuaren suntsipena eskatzeko batu ziren atzo [urriak 7] Ondarroan eta Mutrikun, bi herrietako gazte asanbladek deitutako mobilizazioetan. “Gaur, bi urte betetzen dira Israelgo estatu terroristak Palestinaren kontrako ofentsiba arindu zuenetik. Ordutik, datu ofizialen arabera sionismoak gutxienez 64.656 palestinar hil ditu Gazan, eta beste 163.503 zauritu”.

Mutrikuko Gazte Asanbladaren mobilizazioa. Argazkia: Begipuntuan.
Mobilizazioaren amaieran ekitaldia egin zuten bi herrietan; Mutrikun, mosaiko bat egin zuten Palestinako banderarekin, eta Ondarroan, Wafa abestia ere abestu zuten. Bi asanbladetatik argi utzi zuten Palestinar herria askatu arte borrokan jarraituko dutela: “Palestinar herria libre izango da bera zapaltzen duen estatuarekin amaitzen bada soilik. Horregatik, garrantzitsua da mobilizatzen eta borrokan jarraitzea, palestinar erresistentziaren alde, eta sionismoaren eta honen konplizeen kontra. Ez gara geldituko Palestina askatu arte”.