Euskal Herriko herri eta auzoetan mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak urriaren 10 [barikua] eta 11rako [zapatua]. Lea-Artibain, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition deitu dituzte mobilizazioak.
Ikasturteko programazioan berrikuntzak ere txertatu dituzte; esaterako, aholkularitza juridikoaren zerbitzua hobetu dute. Ikastaroetan izena emateko epea gaur [urriak 8] ireki da.
Ekainaren 21ean hasi zuten txapelketa, eta zapatuan eman zieten amaiera Berriatuko bolatokian. Guztira 70 bolari baino gehiagok parte hartu dute txapelketan. Taldekako garaipena Asterrikarentzat izan da.
Kroaziako Osijek herrian lehiatu dute Europako Txapelketa, beste behin emaitza bikainak lortuz.
Barikuan [urriak 10] finalerdiak jokatuko dituzte 18:00etatik aurrera, eta zapatuan [urriak 11] ordu berean hasiko dira finalak. Zapaturako sarrerak eskuragarri daude.
Mobilizazioak egin zituzten atzo [urriak 7] Ondarroan eta Mutrikun, bi herrietako gazte asanbladek deituta.
10 kilometroko ibilbide laburra eta 25 kilometroko ibilbide luzea egongo dira aukeran. Izen ematea zabalik dago.
Jaitz Lersundi eta Luana Burgoa amazona ondarrutarrek Cadizen jokatu den Espainiako gazteen zaldi jauzi txapelketan parte hartu dute lehenengoz, Euskal Federazioko ordezkari modura.
Joseba Iturraspe McOnak taldeko musikari lekeitiarraren azken lana da.