Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urriaren 18an egingo dute Aulestiko Ermitarik Ermita XVIII. mendi martxa

10 kilometroko ibilbide laburra eta 25 kilometroko ibilbide luzea egongo dira aukeran. Izen ematea zabalik dago.

Garaia Pagola Urriza
Aulesti
2025/10/08

Aulestiko Ermitarik Ermita mendi martxaren XVIII. edizioa datorren urriaren 18an ospatuko da, ohiko giro herrikoian eta bi ibilbide aukerarekin.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera martxa egunera arte edukiko duten arren, urriaren 13a orduko izena ematen dutenek oparia ziurtatuta jasoko dute. Hala, urriaren 13a bitarte 94-627 90 06 telefonora deituz edo administraria@aulesti.eus helbidera idatziz eman daiteke izena, eta baita sare sozialetan zabaldu duten estekaren bidez ere. 14 urtera artekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 15 urtetik gorakoek, aldiz, 18 euro. Martxaren egun berean izena ematen duten 14 urtez azpikoek, ostera, 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik gorakoek, 20 euro.

Ibilbideei dagokienez, ibilbide luzeak 25 kilometro edukiko ditu, eta laburrak, 10 kilometro. Luzea 08:00etan abiatuko da plazatk, eta bost ordu eta erdi inguruko itzulia izango da: Aulestiko plaza, San Anton, Goierri, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Ilunzar eta Narea zeharkatuko ditu, berriro ere plazan amaitzeko. Motza, ostera, parketik hasiko da, eta Madalena, Murelaga, Garatxaga, Lekerika eta Narea zeharkatuko ditu, plazan amaitu aurretik.

Antolatzaileek jakinarazi dute ibilbidean zehar janaria eta edaria eskainiko direla. Era berean, gogorarazi dute txakurrik ezin dela eroan eta mendiko material egokia erabiltzea gomendatzen dutela. Gaineratu dutenez, mendiko makila emango diete partaideei, eta kopaua egingo dute herriko plazan 12:30etik 15:00etara; kopaurako martxako eskumuturrekoa aurkeztu beharko da. Gosaltzeko tabernak zabalik, aparkalekuak zehaztuta eta dutxak egongo direla jakinarazi dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.