48. Euskal Zine Bilera: euskarazko zinema eta kulturaren topagune
Urriaren 16tik 21era ospatuko da eta Lekeitio euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren plaza bilakatuko da berriz ere. Euskal Zinearen Begirada omenaldia aurten Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko diote.
Urriaren 16tik 21era Lekeitiok bere ateak irekiko dizkio 48. Euskal Zine Bilerari. Gaur [urriak 9] egin dute aurkezpena herriko udaletxean Ikusgarri zinema aretoa euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren plaza bilakatuko da berriz ere. Aurten ere berrikuntzak, proiekzio bereziak eta omenduak izango ditu egitarauaren barnean.
“Euskal Herrian euskara hutsez egiten den zine jaialdirik zaharrenak, 700 urte bete dituen herria du babesleku. Eta, harresia zena, zine-pantaila bat izan daiteke apur bat pentsatu ezkero. Harri bakoitza film batean deseraiki genezake, eta zirrikitu bakoitzetik istorio bat atera. Horma zena elkargune bilakatuko dugu, eta gotortu gaitezen euskarazko sorkuntzan”, esan dute.
Zinearen zirrikituetan jarri nahi dutearreta aurten. “Harriz harri eraikitzen den lanean. Istoriorik txikienak ere, badakielako askoren arteko elkarlanean soilik egingo duela aurrera. Zinegilearen lana izango da, beraz, eraikitzea film baten ehuna. Eta, nahi gabe, edo apropos, hurrengo istorio batentzako zirrikituak utziko ditu airean seguruenik”.
Euskal Zine Bileran euskaraz eraikitako istorioak batzen dituztela adierazi dute:”Baina euskarazko zinearen hitzordua izatetik haratago, sarea egiteko aukera ematea ere bada gure nahia. Euskararen zinema elkartu eta harremanetan jartzea da gure helburuetako bat, aurten bereziki bultzatu nahi duguna. Euskal zinegileak harremanetan egoteko babesleku bat aurkeztea, hain zuzen”.
Izan ere, Euskal Zine Bileraren ardatz nagusia euskarazko film laburren lehiaketa izaten jarraitzen du. āLekeitioko lagun talde batek sortu zuenetik 48 urte igaro dira jada, eta urte guztietan hauetan euskarazko sormenaren erakusleiho bihurtu daā, gogoratu dute. Aurten ere, genero, teknika eta gai anitz biltzen dituzten lanak lehiatuko dira. Guztiak urriaren 16tik 18ra ikusi ahalko dira Ikusgarri zinema aretoan.
20 film laburrek lehiatuko dute sariengatik: Exergo (Jorge Moneo Quintana), Markelen Gurutzea (Alberto Bilbao AriztimuƱo), Berandu (Lorea Azpeitia Anta), Eraman zutela (Mikel Balerdi Arruabarrena), Dear Death (Maddi HernƔez Susperregui), Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena), Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan (Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazo), Olentzerori Eskatu Nion (Amaia San Sebastian Larzabal), Kamarada (Jon IƱigo Hidalgo GereƱu), Planetagatik (Eneko Muruzabal Elezcano), Maritxu, nora zoaz? (Alex Altuna Tojal), Inkognita (Julen Gorosabel Ortega), Kume (Xabier Larrazabal), Arditurri (Ander Arrieta Odriozola), Ehiza (Aitzol Saratxaga), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Bidean (Imanol G. Gurrutxaga), Ziklope (Xabat Lertxundi Aiertza), Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Azkena (Ane InƩs Landeta eta Lorea Lyons).
Hurrengokoak izango dira banatuko dituzten sariak:
-
Film onenaren saria ā Urrezko antzarra eta 3.000 ā¬
-
Zuzendaritza onenaren saria ā Zilarrezko antzarra eta 1.600 ā¬
-
Gidoi onenaren saria ā Zilarrezko antzarra eta 1.600 ā¬
-
Benito Ansola saria (2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat) ā 1.000ā¬
-
EITB Ikusleen saria ā 750 ā¬
Film, zuzendari eta gidoi onenaren irabazleak aukeratzearen arduradunak Itziar Atienza aktorea, BeƱat Sarasola idazlea eta Miren Aperribay zuzendari eta banatzailea izango dira. Beste sariei dagokionez, EITB Ikuslearen saria publikoak erabakiko du bere botoekin. Azkenik, 2001. urtetik aurrera jaioetako egileek Benito Ansola saria eramateko aukera izango dute.
Urriaren 18an egingo dute sari banaketa ekitaldia Ikusgarri aretoan, Irantzu Mentxaka eta Iratxe Urkiagak aurkeztuta eta Olatz Salvadorren musikaz girotuta. Horrez gain, jaialdiak urtero egiten duen Euskal Zinearen Begirada omenaldia aurten Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko diote, āeuskarazko ikus-entzunezkoen alde egindako lanaren aitortzanā.
Ohiko lehiaketaz gain, ikusleek hainbat proiekzio berezi eta estreinaldi izango dituzte aukeran. Horien artean, Asier Altunak zuzendutako Karmele filma nabarmendu dute. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy protagonista dituen lana da, Paris, Caracas eta Euskal Herria artean kokatutako maitasun eta konpromiso istorioa kontatzen du. Filmak hainbat saio izango ditu jaialdian eta urriaren 19an, egileekin solasaldiak egingo dute filmaren aurretik.
Askoz gehiago
Ohikoa bihurtu den bezala, Lekeitioko jaialdiak Hazparneko Zinegin festibalagaz egingo du elkarlana. Bi norabidetan izango da harremana: alde batetik, Zinegin jaialdiko Oiogorri film laburra Lekeition proiektatuko da; eta bestetik, Euskal Zine Bilerako lanen aukeraketa bat Zinegin jaialdian ikusi ahal izango da.
Euskal Zine Bilerak bere etorkizuna āgazteen parte-hartzeanā ikusten du, eta horregatik Harrobia eta Klixka bezalako egitasmoak lantzen jarraitzen du. Harrobiaren bidez, gazteei ikus-entzunezkoen bidez euskarazko sorkuntza hurbiltzen zaie; aurten, berrikuntza gisa, bideopodkasten sorkuntza eta ekoizpena landuko dituzte. Klixka programak, berriz, ikastetxeetan tailer praktikoak eskainiko ditu ikus-entzunezko sortzaileekin batera, āikasleak proiektu artistiko eta teknologikoetan murgilduzā.
Euskal zinearen ondarea ere presente egongo da Atzo8 programaren bidez. Aurten barne-lanean jarriko dute fokua, āepe ertain eta luzerako egiturak eta helburuak definitzekoā. Irati Gorostidiren OT-IL filma izango da ikusgai online, euskal zinema analogikoaren balioa eta memoria berreskuratuz.