Urriaren 16tik 21era ospatuko da eta Lekeitio euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren plaza bilakatuko da berriz ere. Euskal Zinearen Begirada omenaldia aurten Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko diote.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia Markina-Xemeinen izan zen atzo [urriak 8]. Herri txikiak bizirik! plataformako kideek elkarretaratzea ditu zuten, eta herri txikien aldeko apostua egiteko eskatu zioten.
Ekai Lersundi gogoan dutelarik, Aniztasunaren Besarkada eguna ospatuko dute zapatuan [urriak 11] Ondarroan. 13:00etan egingo dute ekitaldia Itsasaurren, eta 19:00etan, Yogurinha Borova eta Aurori Badiolak 'Bingoz Bingo' ikuskizuna eskainiko dute.
Munitibarko eskaintza kulturala hauspotzeko xedea duen aterpe berria da Habixi Elkargunea. Uda orduko ekin zioten beraien kultur jardunari, eta orain negu sasoiko agenda plazaratu dute, bihar [urriak 10] bertan hasiko dena, 2026aren atarira arte.
Maribi Ugarteburu amorotarraren ‘Erein, borrokatu, bizi’ liburuak hamar emakume baserritarren bizipenak bildu ditu, euren ahotsetatik, EHNE-Bizkaiaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo erronkak erakutsiz, eta emakumeek nekazaritza mugimenduan izan duten garrantzia azpimarratuz. Horietako bat da Libe Plaza lekeitiarra; herriko azken baserritarra da bera. Lanaren aurkezpena Lekeition egingo dute, martitzenean, baserritarren memoria eta emakumeen indarra omentzeko.
Bihar (urriak 10), Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoak hitzordua du: 'Tinta iluntzean' errezetaldian elkartuko dira, Karmele Jaio eta Txili Lauzirikarekin batera, Lekeitio 700 egitasmoaren baitan.
0-8 urte bitarteko umeek erabili ahalko dute ludoteka, heldu batek gainbegiratuta. Astelehenetik zapatura egongo da zabalik, eta liburutegian hartu eta utzi behar da giltza.
Zapatuan [urriak 11] 35 ekoizle eta 32 artisauren 73 postu ikusteko aukera egongo da, beste horrenbeste aberegaz batera. Markina-Xemeingo Udalak zirkulazioari buruzko oharrak eman ditu jakitera.