Sukaldean elkartu dira markina-xemeindarrak

Hemen Be Bai merkatari elkartearen ekimenez, atzo [urriak 12] Arretxinagako sukaldean elkartu ziren herritarrak. Toki guztiak beteta, Gabonetarako hainbat errezeta egiten ikasi zuten partaideek: “Kafezko krema, intxaur saltsa, txistorraz betetako hostorea eta olagarroa patatekin egin genituen, eta oso ondo joan zen”. Hala, pozik agertu dira partaide nahiz antolatzaileak.