Urriaren 25ean lau herriren arteko topaketa egingo dute jubilatuek
Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Etxebarria eta Berriatuko jubilatuak elkartuko dira. Gaur edo bihar [urriak 13 eta 14] eman behar da izena, Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartean.
Eskualdeko jubilatuak elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko asmoz, aurten ere lau herriren arteko topaketak egingo dituzte. Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Etxebarria eta Berriatuko jubilatuak elkartuko dira urriaren 25ean, eta irteera egingo dute sagardotegira.
Goizean irten eta bazkaldu aurretik Zumaian geldialdia egingo dute. Ostean, Usurbilgo Aginaga auzorako bidea hartuko dute, eta bertan egingo dute bazkaria. 14:30ean elkartuko dira mahaiaren bueltan Aginaga Sagardotegian, eta 40 euroren truke jateko aukera egongo da. Topaketan parte hartu nahi dutenek gaur eta bihar [urriak 13 eta 14] dute izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era, Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartean.