Santa Eufemi jaietako kontzertuetarako ideiak biltzen dabil Aulestiko Kultura Batzordea
Santa Eufemi jaietako kontzertuen ideiak jasotzeko galdetegia zabaldu dute.
Aulestiko Kultura Batzordetik 2026ko Santa Eufemi jaietarako kontzertuetarako ideiak batzeko galdetegia zabaldu dute. Bertan idatzi ahalko dira kontzertu proposamenak urriaren 19ra [domeka] arte. Galdetegiak paperean jasotzeko Ainhoa dendan eta udalerriko tabernetan egongo dira buzoiak. Erantzun guztiak jaso ostean, baliabideen araberako kontzertuak lotuko dituztela zehaztu dute.