Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Gurie erabili zeinke' kanpaina ipiniko dute martxan, umeak mugikorrik gabe mugitzeko helburuagaz

8 eta 16 urte bitartekoek, beharra izanez gero, herriko 11 establezimendutako telefonoak erabili ahalko dituzte. Markina-Xemeingo Altzau burue taldeak, udalak eta Hemen Be Bai elkarteak urriaren 20an ipiniko dute martxan kanpaina.

Altzau burue kanpainaren aurkezpena Kanpainarekin bat egin duten hainbat herritar eta udal ordezkari.Altzau burue taldea
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/10/15

Altzau burue taldeak, Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatarien elkarteak urriaren 20tik aurrera Gurie erabili zeinke kanpaina ipiniko dute martxan, herriko ume eta nerabeak mugikorrik gabe ere segurtasunez eta askatasunez mugitu daitezen.

8 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako kanpaina da, eta herriko establezimenduak nahiz zerbitzu publikoak izango dira ekimenaren oinarri. Kanpainan parte hartzen dutenek Gurie erabili zeinke pegatina identifikatzailea edukiko du, eta hala, umeek beharra izanez gero, bertako telefonoa erabili ahal izango dute. Urtebete iraungo du kanpainak, eta horren ostean balorazioa egin eta etorkizunean nola jarraitu erabakiko dute.

Helburu argiak dituzte. Alde batetik, umeei mugikorra erabiltzeko beharra murriztu nahi diete, eta ildo beretik helduko da umeek esparru publikoa berreskuratu eta erabiltzea ere: “Kaleak eta auzoak ezagutu ditzaten nahi dugu, eta horietan seguru sentitzea”. Era berean, kanpainak zaintza komunitarioaren eredua sustatuko du: “Komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartu nahi ditugu”. Horrek, umeek erreferentziazko heldu gehiago edukitzea ahalbidetuko du, gizarte sarea indartuz.

Kanpaina martxan dago jada, eta gaur gaurkoz, honako establezimendu eta zerbitzuek parte hartzen dute: Mapfre, Kareaga, Opela, Tate, SK8, Loirats, Kris ileapaindegia, Ulemotx, Ixaie, Barroeta (bulegoa eta taberna) eta udaltzaingoa. Kanpainagaz bat egin nahi dutenek urria amaitu baino lehen egitea gomendatu duten arren, urte osoan zabalik egongo da bat egiteko aukera; Hemen Be Bai merkatari elkartearekin edo Altzau burue! Markina-Xemein taldeagaz harremanetan jarriz batu daiteke kanpainara.

Diagnostikoa. Kanpaina martxan ipini aurretik, Altzau burue! Markina-Xemein taldeak diagnostikoa egin du herritarren artean. Bertan hainbat datu jaso dituzte: umeak mugikorra modu autonomoan erabiltzen hasten diren adina, zer beharri lotuta dagoen erabilera, umeen joan-etorriak eta zein espaziotan egoten diren euren kabuz.

Galdetegia 2024an egin zuten, eta 240 seme-alaben gurasoek erantzun zuten. Emaitzei dagokienez, gurasoen %90 kezkatuta agertu zen gaiaren inguruan, eta mugikorra dutenen artean gurasoen %37k uste du seme-alabek mugikorren erabilera desegokia egiten dutela; %36k, ostera, erabilera egokia egiten dutela. Mugikorra dutenen %44k DBH 1. mailan jaso zuen mugikorra, %23k LH6n eta %15ek DBH2n. Mugikorra ez dutenen artean, ostean, gurasoen %60 mugikorra ahalik eta beranduen ematen pentsatzen ari da, %12k ez dauka argi eta %10ak DBH 1. mailan ematea pentsatzen du.

DBH 1. mailan daudenei erreparatuz, 2023an ikasleen %28ak ez zeukan mugikorrik. 2024an, ostera, %51ra igo zen mugikorrik gabekoen kopurua, eta 2025ean %59 dira mugikorrik ez dutenak.

Kanpainagaz bat egin dutenak:

  • Mapfre
  • Kareaga
  • Opela
  • Tate
  • SK8
  • Loirats
  • Kris ileapaindegia
  • Ulemotx
  • Ixaie
  • Barroeta bulegoa eta taberna
  • Udaltzaingoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.