Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

475 lagun inguru batuko ditu Aulestiko XVIII. Ermitatik Ermitara mendi martxak

Zapatuan [urriak 18] egingo dute mendi martxa, eta ibiltariek bi ibilbide izango dituzte aukeran. 08:00etan ekingo diote ibilbide luzeari, eta 10:30ean laburrari.

Garazi Burgoa Aldarondo
Aulesti
2025/10/16

475 lagun inguru batuko dira zapatuan [urriak 18] Aulestiko XVIII. Ermitatik Ermitara mendi martxan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da herriko plazan. Hala ere, egunean bertan izena ematen duten ibiltariek ez dute ziurtatuta edukiko oparia. 

Bi ibilbide egongo dira zapatuan: luzea eta laburra. Ibilbide luzea 25 kilometrokoa izango da, bost ordu eta erdi inguruko iraupenagaz, gutxi gorabehera. Goizeko 08:00etan ekingo diote martxari, herriko plazatik: San Anton, Goierri, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Ilunzar eta Nareatik pasako dira. Ibilbide laburra 10:30ean hasiko da, parketik. 10 kilometroko ibilbidea izango da, eta gutxi gorabehera, hiru orduko iraupena izango du. Madalena, Murelaga, Garatxaga, Lekerika eta Narea pasa ondoren, herriko plazan amaituko dute. 

Antolatzaileek jakinarazi dute ibilbidean janaria eta edaria egongo dela, eta 12:30etik 15:00etara kopaua egongo da parte hartzaile guztientzat herriko plazan: “Kopaua jateko eskumuturrekoa aurkeztu beharko da”. Horrez gain, gosaltzeko zabalik egongo dira herriko tabernak, eta parte hartzaileek kotxea aparkatzeko aparkalekuak zehaztuta egongo dira. Ibilbidea amaitzean dutxak egongo dira parte hartzaileentzat. “Debekatuta dago txakurrak ekartzea”, azaldu dute antolatzaileek. 

Aurretiaz izena eman dutenek mendiko makila eskuratuko dute, eta egunean bertan ematen dutenek ez dute ziurtatuta edukiko oparia. Horrez gain, prezioan aldaketa egongo da: 14 urte artekoek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta 15 urtetik gorakoek, berriz, 20. 

Behin martxa bukatuta, Hemen bertokoako produktuez betetako otzarak zozketatuko dira. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.