Bizi ohitura aktiboak sustatzeko saioa egongo da Etxebarrian
Urriaren 22an Athlon bizimodu osasungarriaren sustapenean diharduen taldeak emango du saioa.
Etxebarriko Udalak antolatuta jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua emango du Athlon bizimodu osasungarria sustatzeko lanean diharduen taldeak, urriaren 22an, 18:30ean, udaletxean.
Jakitera eman dutenez, bizi ohitura aktiboak ez dituen herritarrentzako zerbitzua izango da: “Jarduera fisikoa egin nahi duenak bertara jo dezake, jarduera fisikoaren profesional baten eskutik beharrezko aholkuak, gidalerroak eta laguntza jasotzeko, jarduera fisikoa egiteko ohitura hartzeko helburuarekin. Hala, helburua herritarrak bizi ohitura aktibo eta osasungarrietan heztea da, bizitza portaeretan aldaketak eraginez eta herritar ez-aktibo izatetik bizitza aktiboa edukitzea pasatuz. Gaineratu dutenez, beste helburuetako bat esku-hartze zu teknologia berritzaileen bitartez gaitasun funtzionalaren lanketa egitea da, eta baita herriko erakunde eta elkarteen artean elkarlanean aritzea ere.