Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ekologistek "ondo" baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kanpaina bertan behera uztea

Eguzkik eta Mutriku Natur Taldeak «ondo» baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kapaina bertan behera uztea. Arartekoaren ebazpena «erabakigarria» izan dela adierazi dute.

Garazi Burgoa Aldarondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/10/16

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du angula arrantzatzeko 2025-2025 kanpaina, eta Eguzkik eta Mutriku Natur Taldeak honen gaineko balorazio “ona” egin dute. “Oso albiste ona da Eusko Jaurlaritzak angula arrantzatzeko hurrengo kanpaina bertan behera utzi izana. Oso albiste ona da Jaurlaritzak espezieraren egoera oso kritikoa dela behingoz onartu izana, batez ere kontuan hartuta azken urteotan profesionalizazio-dekretuaren bide angularen arrantzari kosta ahala kosta eusteko nolako ahaleginak egin dituen”. 

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, erabakia hartzeko orduan azken txosten zientifikoan oinarritu da: “Hala ere, azken txosten horiek zientzialariak aspalditik esaka ari direna berrestera datoz. Beraz, Gobernuak erabakia espeziaren egoera larriaren berri ematen duten txostenetan hartu balu, aspaldidanik hartuta egongo litzateke erabakia”. Txosten zientifikoez gain, Arartekoak ekainaren 4an angulen arrantzari buruz argitaratutako ebazpena ere aipatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Mutriku Natur Taldea zein Eguzkiren ustez, Aratekoaren ebazpena “erabakigarria” izan da.

Izan ere, azaldu dute ebazpen hartan Arartekoak “egurra eman ziola Eusko Jaurlaritzari”: “Eusko Jaurlaritzak angulari buruz onartu zuen dekretuaren helburu nagusia espeziearen arrantza profesionalizatzea da, eta ez dator bat Europar Batasunean alor honetan indarrean dagoen erregulazioaren helburu nagusiarekin: angula babestea”. Beraz, Arartekoak Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailari gomendioa luzatu zion: “Angularen arrantzaren erregulazioa berrikustea sustatu, Europar Batasuneko zuzenbidetik eratorritako aingira europarraren populazioa berreskuratzeko eskatzen diren neurrietara egokitzeko”. 

Aurrekariak. Mutriku Natur Taldeak aurkeztutako kexari erantzunez argitaratu zuen Arartekoak ebazpena: “Ebazpena bat dator ia puntuz puntu talde ekologistok azken urteotan auzi honetan defendatu dugunarekin”.

Europar Batasunak 2023ko otsailean argitaratutako araudi baten bidez, angularen arrantza profesionala murriztu egin zuen, eta aisialdikoa, berriz, guztiz debekatu zuen, “Angula galzorian eta segurtasun muga biologikoetatik kanpo zegoelako”. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan debekatuta gelditu zen, aisialdikoa zelako ordura arte Bizkaian eta Gipuzkoan egiten zen angula arrantza bakarra. “Orduan, Jaurlaritzak profesionalizazio dekretua atera zuen, Europar Batasunaren erabaki berrietara egokitzeko tresna zela argudiatuz, baina guk ohartarazi genuen bezala, hura ez zen egokitzea, araudiari iskin egitea baizik, arrantzatzen jarraitu ahal izateko”. 

Hala ere, bi talde ekologistek profesionalizazioa eta honi lotutako erabakiak justifikatzen zituen txosten zientifiko eta teknikorik ez zegoela ohartarazi zuten Arartekoa, eta bide horretatik, Arartekoak Jaurlaritzak aurkeztutako txostena ikusi ondoren adierazi zuen bakar baten ere ez zela bildu angularen arrantza profesionala Euskal Autonomia Erkidegoan sartzea justifikatzen zuen erabakia hartzeko prozesua: “Txosten tekniko batek ere ez ditu justifikatzen, ezta aipatzen ere, aisialdiko arrantza profesionalizatzeko arrazoiak, ezta arrantza profesionalerako 150 lizentzia edo 550 kiloko arrantza kupoa ezartzea erabaki duen irizpide tekniko edo zientifikoa ere”. 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak dekretuaren gabeziak txosten batean jaso zituen 2024an, baina Jaurlaritzak “ezikusiarena” egin zuela diote ekologistek, txostena ez zela “loteslea” argudiatuz. Honen aurrean horrela erantzun zion Arartekoak: “Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena loteslea ez bada ere, lotesleak dira horren txosten zorrotzak jasotzen dituen gogoeta juridikoak”. 

Hala, Arartekoaren gomendioaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak izango zuen erantzunaren zain zeuden ekologistak: “Arartekoak bigarren aukera eman dio, eta oraingoan bai, hartu du. Hori bai, lehenengo aukera alferrik pasatzen uztearen ondorioz, aingira europarra espezie gisa eta biodibertsitatea atera dira galtzaile”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.